ELISA EMAGINA


Elisa emagina da eta gure ikasgelako Iraiaren ama. Gelara etorri zen gauza interesgarri batzuk azaltzera.
Lehenik galdetu zigun bakoitzari zein ordutan eta nola jaio  ginen,.




Gero pelbisaren maketa bat erakutsi zigun eta hezur bakoitzaren atalak esan behar genituen.









Amaren sabelean lehenengo hilabetetan nola gauden kontatu zigun, lehenengo txiki txikiak izaten gara,
eta funtzionatzen duen lehenengo organoa bihotza da.
Umeak jaio aurretik, amaren sabelean egoten dira 9 hilabetez gutxi gorabehera. Sabelean, ur beroaz
betetako poltsatxo batean egoten gara. Sabel barruan gaudenean zilbor hestearen bidez elikatzen gara.
Umeak jaio al diren postura hoberena buruz behera da.
Jaiotzen direnean ume bakoitzari nota bat ematen zaie,
nola ematen diete nota??

Burua neurtzen diote, nola hartzen duten arnasa ere kontuan hartzen dute, baita bihotzaren taupadak.
Bukaeran bihotzaren taupadak neurtu zizkigun Elisak.


Bukatzeko, bonboiak ekarri zituen, baina zergatik?
Antza denez, emakumeak haurdun daudenean
bonboiak ematen diete min gutxiago edukitzeko.

ESKERRIK ASKO ELISA ! ! ! !













Iruzkinak