HONDAKINAK

HONDAKINAK

Kaixo, guraso guztiei!!!
5 mailako ikasleak gara, eta  AGENDA 21ean hondakinak ikasten ari gara. Ba al  dakizue hondakinak oso garrantzitsuak direla! 8 ontzi daude. Bai, bai,asko!!! 
Pilak, beira, papera, errefusa, olioa, plastikoa, arropa eta organikoa.  Asko baietz?

Zuek birziklatzen al duzue? Espero dugu baietz, oso garrantzitsua baita mundu osoan birziklatzea. Bestela, mundua kutsatuta egongo da eta atmosferako OZONO geruzak puskatzen jarraituko du.
Harrigarria da ez baduzu birziklatzen zenbat gauza gerta daitezkeen, ezta?

Hemen bidaltzen dizkizuegu eskolan egindako eskulanak. Hormak apaintzeaz gain denok gehiago jakiten laguntzen dute.

Agur bero bat guztioi eta gogoratu HONDAKINAK SAILKATU!!!


Iruzkinak