Europako Hondakinen Prebentziorako astea

Segundu batzuk izaten dira hondakin bakoitzarekin zer egin erabakitzeko erabiltzen dugun denbora,
baina aste honetan, tarte handiagoa eskainiko diogu sortzen ditugun hondakinak aztertzeko.
Hondakina nork ekoiztu duen, nork saldu digun, nolako osagaiak dituen, edo gure herrian zenbat
hondakin sotzen dugun aztertuko dugu, HONDAKINEN PREBENTZIORAKO EUROPAKO
ASTEAREN barruan.

Ekintza hau gure proiektuarekin lotu dugu eta gure ekosistemak zaintzearen garrantziaz jabetu gara.

Zarautzen bertan Iñurritzako Biotopoari buruz ere asko ikasten ari gara,
horrela gure inguruan dugun altxorra ezagutuko dugu.




Iruzkinak