EKOSISTEMAK

EKOSISTEMAK

Lehenengo hiruhilekoan zehar 5. mailako ikasle eta irakasleak EKOSISTEMAK deituriko proiektuan murgilduta egongo gara. Espezie inbaditzaileei buruz hitz egin ondoren besteak beste, taldeka kanpaina bat sortuko dugu eskolako gainerako ikasleak kontzientziatzeko animaliak beraien ekosistemetatik ateratzeak ekartzen dituen ondorioz.  

Horretarako, ikasle guztiak lau talde berritan banatuta, txoko desberdinetatik pasako dira hainbat eduki barneratzeko asmoz. Txokoak, ekosistemaren ezaugarriak, elika kateak; munduko ekosistema desberdinak, Iñurritzako biotopoa eta orientazioa izango dira.

Hiru irteera planteatzen ditugu proiektuaren barruan, lehenengoan Iñurritzako biotopoa ezagutzeko aukera izango dugu, bigarrena perretxiko bila joango gara eta inguruko baso ekosistema ezagutuko dugu eta hirugarrenean Plaiundira joango gara.


Hiru hilabetetan zehar asko ikasteaz gain, gure kontzientziazio kanpainak eratuko ditugu ondoren gainerako ikasleei aurkeztu ahal izateko. 



Iruzkinak